XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIAN

Bigarren artikulu honetan, nuklear zentralen radioaktibitateak sortzen dituen problemak aztertuko ditut, radioaktibitateak ematen baitie zentral hauei beren berezitasuna.

Eta radioaktibitateak gizonari zenbait kalte egin diezazkiokeenez gero, kalte hauen zergatikoa, nolakoa eta norainokoa aztertzea guztiz interesgarria delakoan, ekin eginen gatzaizkio aztertze horri.

KUTSADURA RADIOAKTIBOA

Zentralen kutsadurá radioaktiboa Estatu guztietako lege batzuen araberá kalkulatzen da.

Lege horietan, pertsona batek bizitza guztian har dezakeen dosi radioaktiboa, 5 rad baino gutiago izan dadin agintzen da.

Eta, egia esan, lege hau bete eragiten da.

Lehenago, dosi hau ez zela inola ere kaltegarri pentsatzen zen (niri horrela irakatsi zidaten behintzat).

Hala ere, amerikar ikertzailé talde batek, John W. Gofman fisikalariaren eta Arthur R. Tamplin biokimikalariaren gidaritzapean, rad bakoitzeko 2 % (ehunekó bi) kantzer* gehiago agertzen dela frogatú du.

Beraz, 5 rad-eko dosia harturik, kantzerraren portzentua 10 %-an (ehuneko hamarrean) gehituko da.

Bestalde, bai Hiroshiman bizirik geldituak eta bai Bretainia Haundian X izpiez tratatuak aztertuz, lehenik leuzemia eta gero beste kantzer mota batzuk* sortzen direla ikusi izan da.

Lehenbiziko kalkulu batzuetan, leuzemia bakoitzeko beste kantzer mota bat sortzen zela aurkitu zen.

Baina Amerikako ikertzaile talde horrek demostratu du, leuzemia bakoitzeko, ez bakarrik kantzer bat, baizik eta HOGEI kantzer sortzen direla.

Kutsadura radioaktiboaren efektuak gutitzeko, aipatú ikertzaileok legearen aldatzea eskatu dute, dosi zilegiá hamar bider ttikiago izan dadin.

Hala ere, Atomic Energy Commission izeneko amerikar elkarteak ez die kasurik egin, eta legea aldatu gabe geratu da.

Askotan gertatzen den legez*, tartean ekonomi arrazoinak omen daude.

HONDAKIN RADIOAKTIBOAK

Nuklear zentraletan sortzen den bigarren problema berezia, hondakin radioaktiboena da.

Zer dira hondakinok? Hara: zigarroa erretzean errautsa geratzen den bezala, uranioa erretzean hondakin batzuk gelditzen dira, eta hondakinok radioaktiboak dira.

Noizik noizera (urte birik behin, adibidez) reaktorea berriro kargatzen denean, hondakin radioaktiboak kanpora ateratzen dira.

Eta, oso arriskugarriak direnez, kalterik egin ez dezaten, toki apropos batetan gorde behar dira.

Baina zein da toki egokia?.

Lehen, kutxetan sartzen ziren hondakinok, eta itsasleizeetara jaurtikitzen.

Orain, galerazia izan da hori egitea; kutxak apurtuko balira, itsasoa kutsatuko litzateke eta.

Oraintsuago, gatz meatokietan gordetzea pentsatu da, leku guztiz segurak direlakoan; baina geologi azterketek frogatu dute, zenbait kasutan ez dela horrela.

Azkenik, koheteetañ sarturik, eguzkirantz bidaltzea pentsatu da.

Hala ere, koheteak jaurtikitzean, istripureñ bat gertatuko balitz, radioaktibitatea eguratserá iraganen litzateke, eta hori izugarria izanen.

Izan ere, azken urteotan holako zenbait istripu ikusi ukan dugu APOLLO programan.

Beraz, metodo hau ere ez da egokia.

Ikusten denez, oraino ebatzí gabe dago hondakin radioaktiboek sortzen duten problema.

RADIOAKTIBITATEAREN ERAGINA

Radioaktibitateak era bitako eragina ukan dezake gure gorputzean.

Batetik, kanpoan dauden gorputz radioaktiboek izpi batzuk botatzen dituzte, eta izpi hauk* gure gorputzean barrena sartzen dira.

Zenbat eta gorputz radioaktibotik urrunago gauden, hainbat eta radioaktibitate gutiago sartzen da gure gorputzean.

Bestetik, gorputz radioaktibo bat (jatean, arnasa hartzean...) gure gorputzean sartzen bada, izpiak gure barruan sortzen dira, eta eten gabe pairatzeñ dugu radioaktibitatearen eragina.

Ba dira, gure gorputzak bereganatzen eta gordetzen dituen elementu kimiko batzuk; eta horrez gainera radioaktiboak badira, haien efektuak luzaro irauten du.

Adibidez, hor dugu strontium delakoa, calcium elementuaren antzekoa izanik, hezurretara doana.

Elementu radioaktiboak ez dira zuzenean sartzen gizonaren gorputzera.

Atmosferatik edo lurretik landare eta belarretara iragaten dira.

Belarretatik behietara, eta behietatik bai okelan eta bai esnean guregana pasatzen dira.

GERTA DAITEZKEEN ISTRIPUAK

Estatu bakoitzean zentral bakar bat balego, ez litzateke problemarik sortuko.

Baina begira, zer gertatuko den ondoko urteetan! Frantzian, 2000. urterako, 1000 MW-ekó berrehun bat zentral eraikiko omen dira.

Kontutan hartu behar dugu, radioaktibitatearen efektuak akumulatu egiten direla, zentral horien radioaktibitatea batu egiten dela, eta radioaktibitate horrek urteetan eta mendeetan zehar iraunen duela.

Horixe jazokó da, zentraletan istripurik gertatzen ez bada, eta zentralok guztiz ondo lan egiten badute.

Eta istripurik jazoko balitz? Nuklear zentralak kasu horretarako ere preparaturik egon arren, ba liteke, gerra batetan edo, istripuren bat gertatzea.

1000 MW-eko zentraletan, Hiroshimako lehergailuak sortutako radioaktibitatea baino mila bider handiagoa sortzen da.

Ba ote dugu esperientziarik nahikó, egunen batetan radioaktibitate hori guztiori askatuko ez denik segurtatzeko?.

Bestalde, reaktoreko zirkuituak hertsiak* izan arren, beti egon daitezke, istripu baten kausaz, elementu radioaktiboen galtzeak, eta berauek zentralaren inguru guztia kutsa lezakete.

Esandako guztia ezaguturik, erantzunkizun handia dute zentral hauk eraikitzen dituztenek, gure gizaldiaren eta datozen gizaldien aurrean.

Mundu guztiko ekologoak nuklear energiaren aurka altxatu dira.

Baina, dirudienez, hemen ere ekonomia da nagusi.

J.R. ETXEBARRIA.